Hemeroteka
MIRU
Haur literatura
Erosi : 7,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-292-6
Orrialde kopurua: 72
Neurriak: 21 X 14
Urtea: 1998

PARTXELA

MARIASUN LANDA ETXEBESTE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Kuzki txakurra gaixo dago bere txabolatxoan. Oso gaixotasun berezia dauka. Zer egin hura sendatzeko? Horretarako ez dago Partxela bezalakorik. Partxela nor den? Bihotz eta umore oneko emakume erdi-sorgin bat. Haretxek sendatuko du txakurra inork sendatzekotan; perretxiko negartiaren malkoak eta hondar ale berde batzuk aurkitzen baditu behintzat. Neska-mutiko taldetxo bat prest dauka laguntzeko. Liburua ireki eta abentura honetan murgiltzen den irakurleak ondo pasatuko du. Baietz!


MARIASUN LANDA
Errenterian jaioa 1949an, Filosofiako lizentziatura lortu zuen Parisen, eta handik itzuli zenean ekin zion euskara ikasteari. 1982an Amets uhinak bere lehen liburua argitaratu zuenetik hogeita hamar titulu inguru kaleratu ditu haur eta gazte literaturan. Hauetako asko Espainiako nahiz atzerriko hizkuntzetara itzuli dira. Lizardi edota A.M. Labaien sariekin batera Espainiako Sari Nazionala jaso zuen 2003an, Krokodiloa ohe azpian liburuagatik. IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundearen ohorezko zerrendan bere bi liburu sartu dituzte.
 
Bere lanen artean: Elisabete lehoi domatzailea (1997, Elkar); Ahatetxoa eta sahats negartia (1997, Elkar); Txan fantasma (1998, Elkar); Partxela (1998, Elkar); Maria eta aterkia (1998, Elkar); Kleta bizkleta (1998, Elkar); Kaskarintxo (1998, Elkar); Errusika (1998, Elkar); Sorgina eta maisua (2000, Elkar); Joxepi dendaria (2000, Elkar); Galtzerdi suizida (2001, Elkar), Ipurgargiak paradisuan (2010, Elkar).


(2012)
(2011)
(2010)
(2001)
(2000)
(2000)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)
(1997)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa