Hemeroteka
Erosi : 7,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-050-8
Urtea: 2003

AMETSETAKO MUTILA

PATXI ZUBIZARRETA / DANIEL REDONDO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Harrigarriak dira benetan Jone izeneko neskatilak egiten dituen ametsak. Askotan, esnatzen denean, egin berri duen ametsarekin nahasten zaio errealitatea. Esnai ala lo egon, Joneren helburua bere ametsetako mutila aurkitzea da. Ile kizkur-kizkurra dauka, beltzarana da, irribarretsu azaltzen zaio ametsetan. Asko saiatu beharko du Jonek bere ametsetako eta bihotzeko mutila aurkitu nahi badu. Lortuko ote du? Dena dela, gauza bat dauka oso garbi neskatila jator honek: egiten dituen amets arraro eta politak direla bere aberastasunik handiena.


PATXI ZUBIZARRETA
Ordizian jaioa 1964ean, Euskal Filologian lizentziatua da obra aberatsa osatu duen idazle hau. Batez ere haur eta gazte literaturan da ezaguna, lan horren emaitza izan delarik bi aldiz alor bereko Euskadi Saria lortzea. Halere, helduentzat argitaratu ditu nobelak eta ipuinak. Itzulpengintzan aritua da, baita hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten ere. Azken urteotan jende aurrean irakurri ditu bere testuak, hainbat musikariren laguntzarekin, hala nola Jabier Muguruza, Pello Ramirez edo Mikel Urdangarinekin. Bere liburu asko itzuli dira hainbat hizkuntzetara.
 
Bere lanetako batzuk: Ilargia ditarean (1996, Elkar); Ostiraletako opila (1998, Elkar); Gutun harrigarri bat (1998, Elkar); Markos kantinera (2002, Elkar); Ametsetako mutila (2003, Elkar); Atxiki sekretua (2004, Elkar); Zazpigarrena eta azkena (2005, Elkar), Mundua baloi batean (2014, Elkar), Elefante bat hegan (2015, Elkar).  


DANIEL REDONDO
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2003)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa