Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 14,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-116-2
Urtea: 2013

TRIPOLI DOKTOREA

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE / BRUNO HIDALGO GARCIA (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa.

Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea; gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria; sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan hasi zen elbarria... eta azkenik, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean zebilen poeta



KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa