Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 17,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-040-0
Urtea: 2012

SASIAK MENDIA JAN

JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI / ANTTON OLARIAGA ARANBURU (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Zer du gazteak buruan? Interesatzen al zaio poesia? Erronka horri eutsi dio Joan Mari Irigoienek, normalean poesiarako izaten ez diren gaiak hartuz eta haiekin gazteentzako poemak idatziz: teknologia berriak, sexu-grina, politika eta beste asko. Hari horiek josteko, berriz, bi jostorratz erabili ditu: umorearena esku batean, kritika sozialarena bestean. Eta oihala edertzeko, Antton Olariagak erantsi dizkio bere kolore bixiak eta begirada ironikoa.



JOAN MARI IRIGOIEN
Altzan 1948an jaiotako idazle honek Ingeniaritza ikasi zuen, baina irakaslea izan da, eta ETBrentzako ehundaka filmeen itzultzailea. Gaztaroan Hego Ameriketara egindako bidaiek eragin handia izan zuten haren bizitzan eta literaturan. Irun Hiria Saria irabazi zuen 1975an Hutsatik esperantzara bere lehen poemategiarekin. Oparoa izan da haur eta gazte literaturan, baina nobelagintza da bere lanaren gailurra: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago lan garrantzitsuak dira, luzeak eta sakonak."Orbetarrak" proiektuko hiru liburuak mamitzen eman zituen hainbat urte: Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu zuen; 2012an, haur literatura Sasiak mendia jan; 2013an, Arma tiro, bammm!; 2014an, Pistolak eta epistolak; eta 2015ean, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014).
 


(2015)
(2014)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2002)
(2000)
(2000)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa