Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,05 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-923-5
Urtea: 2010

BUELTA BAT AITONTXUAREKIN

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI / PATXI GALLEGO PALACIOS (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Aitona Paxkualek ia ehun urte bete dituela-eta, zaharren egoitzara joan da Malen, amarekin batera, bere birraitona edo aitontxuari bisita egitera. Telebista itzaliaren aurrean aurkitu dute, triste eta aspertuta. Musuzapi batzuk eraman dizkiote oparitarako, gustatzen zaizkion gauza guztiak debekatuta ditu eta. Aitontxuak, halere, badu urtebetetze egunean gustura jasoko lukeen kutixia bat: buelta bat autoan.


XABIER MENDIGUREN
Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).


(2018)
(2017)
(2017)
(2016)
(2015)
(2015)
(2014)
(2014)
(2012)
(2012)
(2011)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2008)
(2007)
(2007)
(2007)
(2006)
(2006)
(2005)
(2005)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)
(1996)
(1995)
(1993)
(1992)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa