Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 16,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-677-7
Urtea: 2009

ITSASOKO LOTI EDERRA

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI / JOSE BELMONTE (ILUSTR.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Istoriorik ederrenen magia berreskuratu nahian, loti ederraren ipuina hartu eta bere kasa kontatu du egileak: pertsonaia eta egoera berriak asmatuz, giro berrietan kokatuz (palaziotik, arrantzale eta artzain artera), eta idazten ari denari buruz iratxo adarjotzaile batekin etengabe eztabaidatuz. Hala, umorez eta liluraz hornituriko liburua ndu du, haur nahiz helduentzat egokia, betiko gogoratzen diren kontakizunen altxorrera igarotzeko modukoa.


XABIER MENDIGUREN
Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).


(2018)
(2017)
(2017)
(2016)
(2015)
(2015)
(2014)
(2014)
(2012)
(2012)
(2011)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2008)
(2007)
(2007)
(2007)
(2006)
(2006)
(2005)
(2005)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)
(1996)
(1995)
(1993)
(1992)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa