Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-471-1
Urtea: 2007

MISS TXATARRA

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bizitza guztiek dauzkate sekretuak gordean, eta lehenago edo beranduago ia denak ateratzen dira agerira. Katixa neska koxkor bat da, txatartegi batean bizi dena bere aitarekin.

Arratsaldeetan aitaren lagun heavyak etortzen dira txatartegira beren motoekin, rock musika entzun eta garagardoak edatera. Asteburuetan, berriz, amona bisitatu eta harekin txokolatea hartzera joaten da, horretarako soineko pinpirin bat jantzi batere gustatzen ez bazaio ere. Horrela doa Katixaren mundua; halako batean, baina, berak ezagutu ez duen amaren gainean gehiago jakin nahiko du; haren argazki bat dauka bere gelan gordeta, baina misterio batean inguraturik sumatzen du amaren bizia...



XABIER MENDIGUREN
Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).


(2018)
(2017)
(2017)
(2016)
(2015)
(2015)
(2014)
(2014)
(2012)
(2012)
(2011)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2008)
(2007)
(2007)
(2007)
(2006)
(2006)
(2005)
(2005)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1997)
(1996)
(1995)
(1993)
(1992)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa