Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 13,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-922-2
Orrialde kopurua: 164
Neurriak: 18,5 x 13
Urtea: 2002

ANTONIO BOLAS

JOXAN ORMAZABAL BERASATEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Antonio Irigoras Agirre ziren bere izen-abizenak. Ezizen bat baino gehiago zeuzkan: Gezur, Gezurti, Gezurteroa, Bolas… Duela hiru urte hil zen, munduan 76 urte igaro ondoren. Oso gizon berezia zen, originala inor izatekotan. Ez zen berezia eta originala egiten zituen gauzengatik, esaten zituenengatik baizik. Irudimen argi eta azkarrekoa zen, eta gezurrak esateko artearen jabe; hortik datozkio elkarren antzeko hainbat izengoiti. Gezurrek esaten hasten zenean, berak ongi pasatzen zuen eta ingurukoek ere bai. Bere etxeko ganbaran edukitzen zuen hegazkina, eta egun batean umeak egin zizkion. Ordiziako piszinan ere aritu zen baldosinak jartzen urik kendu gabe. Bazuen seme bat bera baino zaharragoa. Urte batean hiru uda pasatu zituen frantsesa ikasten. Errekak su hartu zuen batean, gasolinarekin itzali zuen. Jauskailurik ez eta aterkia zabalduta salto egin zuen hegazkinetik Afrikan soldadu ibili zenean. Beste behin, sator betaurrekodun bat harrapatu zuen eta… Horrelakoxe kontuak esaten zituen Antoniok etengabe. Zegamakoa zen Antonio, eta liburu honen egilea ere bai. Joxan Ormazabalek ilusio handiz jaso ditu gizon harrigarri honen ateraldi xelebreak. Etxez etxe ibili da bere jaioterrian Antoniok esan zituen gezurren bila, eta baita pila ederra jaso ere. Eta Antonio Bolasen gezurrak askoz politagoak dira marrazkiekin. Lan hori Jesus Lucasek egin du, gogoz eta ondo; liburuaren azala ikusi besterik ez dago.


JOXAN ORMAZABAL
Joxantonio Ormazabal Berasategi (Zegama, 1948). Irakasle lehenengo, editore ondoren. Urteak eta urteak haurrentzat ipuinak, poemak, kantak asmatzen eta itzultzen. Luzea da bere emari agortezina. Ehun ipuin hitz gutxitan argitaratu bezain laster, hainbat proiektu buruan zituela, utzi gintuen 2010eko maiatzaren 2an.


(2012)
(2011)
(2010)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2009)
(2008)
(2008)
(2007)
(2006)
(2003)
(2002)
(2002)
(2002)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa