Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 9,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-246-9
Orrialde kopurua: 68
Neurriak: 13 X 18,5
Urtea: 1998

TILIN - TALAN

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bederatzi ipuin, zein baino zein politagoak, aurkituko ditu irakurleak liburu honetan. Bakoitzean pertsonaia berri bat ezagutuko du gainera: aitona Martxelon kakalarriak harrapatuta, Pikor telefono kabinan pixa egiten, Kaxko mutikoa arkumetxo baten lagun eginik, Roxe neskatila bere erbikumearekin, Maddi globoan, Estanix eta bere erbikumearekin, Maddi globoan, Estanix eta bere txoria, Auxtin Liz-ekin maitemindurik, Aitor eta barku hegalaria... Idazkeraz, estilo bizikoak, irudimentsuak eta xinple-xinpleak dira. Konplikaziorik gabeak, baina oso ondo landutakoak. Haurrek beraiek irakurtzeko bezain egokiak izan daitezke helduek haurrei irakurtzeko. Eta gauetan beren txikitxoei kontatzeko ipuinak asmatu ezinik ibiltzen diren gurasoentzat altxor zoragarria eskaintzen du liburu honek. Marrazkiak, berriz, xinpletasunaren edertasunak bihurtzen ditu erakargarri.


JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


(2018)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2005)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1995)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa