Hemeroteka
BRANKA
Gazte literatura
Erosi : 12,20 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-862-1
Orrialde kopurua: 148
Neurriak: 20 x 12,5
Urtea: 2002

ENTZUNGAILUA

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Entzungailua obra harrigarria gertatuko zaio irakurleari alde askotatik: gazteentzako bilduma batean kaleratu da, baina helduak agian barre gehiago egingo du berau irakurtzean. Fikzioa da dudarik gabe eta halaxe dago egituratua, baina idazlearen bizitzako hainbat xehetasuni antzemango dio apur bat ezagutzen duenak. Atsegina eta amultsua da gehienetan, baina bizitzari buruzko ikuspegi sarkastikoa sumatzen da askotan.. Gorraizea daukala-eta, entzungailua jarri behar du belarrian istorio honetako protagonista eta kontalariak. Hortik abiatuta, nobela pertsonal eta berezi bat garatzen du Karlos Linazasorok: elementu autobiografiko zenbait hartuz eta parodiatuz, bikotearen egunerokotasunaren gazi-gozoak azalduko dizkigu, bere lehen liburua egin nahi duen idazlearen nahiak eta ezinak, bizitzak edozein unetan agertzen dizkigun aurpegi zentzugabeak... Egilearen nortasunaz gainera, umorea da eleberri osoaren lokarri nagusia, batzuetan ironiara eta besteetan absurdora jotzen duen umore fin bat, irribarrea inoiz galdu gabe eramango gaituena, orriz orri, liburu amaieraraino.




KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa