Hemeroteka
Erosi : 11,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-854-3
Urtea: 2018

SASIESKOLA

UBEDA GOIKOETXEA, GARBIÑE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Sasieskola. Garbiñe Ubeda. 
Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.



GARBIÑE UBEDA

Garbiñe Ubeda Goikoetxea 1967an sortu zen Tolosan eta Hendaian bizi da gaur egun. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Argia-n hasi zen arte, eta geroztik euskal prentsan ari izan da, kazetari eta diseinatzaile lanetan. Bi liburu zituen argitaratuak gaur arte: Negu Gorriak. Ideia zabaldu tour 95 kronika, eta Mila ezker saiakera. Hauxe du lehen sarraldia fikzioan.



(2018)
(2013)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa