Hemeroteka
ESKOLA TXIKIAK
Haur literatura
Erosi : 12,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-412-4
Urtea: 2007

TXIKIMUNDI

JUAN KRUZ IGERABIDE, JESUS MARI OLAIZOLA "TXILIKU", XABIER MENDIGUREN, MITXEL MURUA, JOXAN ORMAZABAL /
IÑAKI MARTIARENA "MATTIN" (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Poemaz eta ipuinez osatuta dago batez ere. Azkeneko orrialdeetan igarkizun batzuk ere sartu dira, neska-mutilek burua pixka bat neka dezaten eta hemendik eta handik erantzunak bilatzen saia daitezen. Liburu honetan parte hartu duten bost egileek haur literaturan esperientzia handia dute, eta horrek liburuaren kalitatea bermatzen duela esan daiteke beldurrik gabe.  Iñaki Martiarena, "Mattin"en koloretako ilustrazioak ere aipagarriak dira. Grazia berezia ematen diote testuei, apaindu bakarrik ez jantzi egiten dute liburua.


JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


[ET AL. ]
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2011)
(2007)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa