Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 23,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-899-4
Urtea: 2018

FILM ZAHARREN KLUBA

LADRON ARANA, ALBERTO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Film zaharren kluba. Alberto Ladrón Arana. 

Leire Asiainek, Foruzaingotik eszedentzian dagoela, ikerketa xume bat egitea onartzen du, bere ahizparen eskariz: adulterio baten frogak eskuratu behar ditu. Konplikaziorik gabeko lana dirudi, eta erraz asko lortuko du kasua argitzea. Hala ere, Asiain ez dago gustura, susmoa du itxurazko infidelitate horren atzean beste zerbait egon daitekeela, dena errazegi konpondu delakoan. Ezin asmatu, ordea, zer den oker dagoena.

Bat-batean, gauzak nahaspilatzen hasiko dira, aurrez igarri ezin daitekeen moduan, eta Asiainek eginahalak eta bi egin beharko ditu askaezina dirudien korapiloa askatzeko.

Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.



ALBERTO LADRON
Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967). Maisutza eta psikologia ikasia. Fantasiaren eremukoa izan zen bere lehenengo eleberria, Itzalaren baitan (Irun Hiria saria). Geroztik, misterioaren alorra landu du gehienbat: Xake Mate (Augustin Zubikarai saria), Eguzki Beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ezeta Piztiaren begiak.


(2018)
(2017)
(2016)
(2015)
(2014)
(2012)
(2011)
(2009)
(2006)
(2004)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa