ORBE AUZIAREN INGURUKOAK
IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE
Informazio orokorra
Biografia
Bibliografia
Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.
IÑAKI IRASIZABAL
Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti.