Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 12,35 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-969-3
Urtea: 2011

UDALBATZA BAHITUAREN KASU POLLITA

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea
T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra anomiko bezain arriskutsuak. Armaturik datoz, haserre datoz. Zer nahi dute? Ez dakigu, baina bahiturik daukate udaletxea, eta haren barnekoak oro.

Abiapuntu horretatik, eleberri zoro edo zoragarri bat eraiki du Karlos Linazasorok, zeru-lurrak batuz eta direnak eta ez direnak elkarrekin nahastuz, ironiatik absurdorainoko koloreekin marraztuz gizakiari eta gizarteari buruzko ipuin edo parabgola edo dela delako sailkaezin bezain gomendagarri hau.


KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa