Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi : 10,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-736-1
Urtea: 2009

URPERATZE HANDIA

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufrago jubilatu batzuk uharte apartatu eta jendegabetu batera heldu dira. Hogeita bi gizon-emakume dira, jubilatuak guztiak, oporretara joan direnak.
 
–Eta orain zer egingo dugu? –galdetu zuen agure batek, hodeiertz neurtezinari begira.
Hitz haiek entzutean, bi emakume zahar negarrez hasi ziren.
–Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Nork jasoko gaitu? Zer gertatuko da gure seme-alabekin?
Elkarteko lehendakariak, hemendik aurrera Bat izango den horrexek, emakume negartiei kalpar
luzea ferekatu, eta ondoren esan zuen:
–Bukatu dira pitokeriak! Antolatu beharra daukagu. Zenbat gara, ea, ikus dezagun: hogeita bi.
Guztiak gaude eta! Ongi ba: hemendik aurrera, antolakuntza militarra. Utikan izenak. Gutako
bakoitzak zenbaki bat izango du. Ni, adibidez, Bat izango naiz.
Noski, eder-ederra zarelako zu...
–Ez! Lehendakaria naizelako! Eta konforme ez dagoenak ospa egitea du.
–Esango didazu nola...
–Ongi, zu, Bi; zu, Hiru... Eta horrela, gauden ordenari jarraituz, Hogeita bi arte.
–Eta norbait hiltzen bada, zenbakiak bere hartan mantendu edo egokitu egiten dira?


KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa