Hemeroteka
JAKINTZA
Helduen literatura
Erosi : 25,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-404-9
Urtea: 2007

VOLKSGEIST = HERRI GOGOA - ILUSTRAZIOTIK NAZISMORA

JOXE AZURMENDI OTAEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: Volksgeist edo herri gogoa. Ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, Europako pentsamendu modernoan aurrekari ezagunak ditu: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa; berba bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian (folklore hitzaren parekide zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zen pentsalari zenbaitentzat (Herder-entzat kulturaren ikuspegitik, Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzaren ikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (Savigny); eta, urteen buruan, Alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure auzo-herrietan egin da ezaguna, zertarako-eta nazionalismoaren balizko jite makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialista eta baztertzailea lustre intelektual-usteko batekin egurtzeko.

Politikaren miseriak alde batera utzita, ideia honen joan-etorri ugari eta ñabarrak xehekiro aztertu ditu Azurmendik, XVIII. mendearen hondarrean hasi eta XX.aren erditsuraino, Ilustraziotik Nazismora doan tartean hain zuzen. Horrekin batera, herri gogoaren kontzeptuak giza eta gizarte zientzia modernoen sorreran izan duen eragina azaltzen digu: soziologia, antropologia, herri-psikologia, etnologia... denekin izan baitu zerikusi estua; azkenik, berriz, herri bat irudi bitartez ordezkatzeak –irudikatzeak– nolako tradizio zahar eta zabala duen erakusten digu, erromatarrez geroztik gutxienez, baita norbere arbasoak goitar jotzeko eta halakoak asmatzeko seta zein sustraitua dagoen ere.




JOXE AZURMENDI

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. 



(2018)
(2017)
(2014)
(2012)
(2009)
(2007)
(2006)
(1999)
(1998)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa