Hemeroteka
KOMIKIAK
Helduen literatura
Erosi : 19,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-904-5
Urtea: 2018

BLACK IS BELTZA (EUSK)

MUGURUZA, FERMIN / CANO, HARKAITZ / ALDERETE, JORGE (IL. )
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari iparamerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.
Gertaera historiko horretatik abiatzen da BLACK IS BELTZA, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.



FERMIN MUGURUZA
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
HARKAITZ CANO
Lasarten jaioa 1975ean, Zuzenbidean lizentziatu zen. 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetakoa izan zen, Euskal Herrian izan den abanguardiako azken kolektiboa. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, irrati, telebista edota komikietako gidoilaria ere bada. Poesiarekin estreinatu zen, baina ipuinekin eta nobelekin lortu du arrakasta. Belarraren ahoa nobelak Euskadi Saria eskuratu zuen 2005ean. Bere ipuinak hedabide askotan argitaratu dira. Parisen eta New Yorken bizitakoa da, eta espazio fisiko horiek izugarrizko eragina dute haren literaturgintzan.
 
Bere lanen artean: Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998, Elkar); Itsasoa etxe barruan (2003, Elkar); Omar dendaria (2005, Elkar); Lesterren logika (2006, Elkar); Zinea eta literatura (2008, Elkar). 


 
(2018)
(2018)
(2017)
(2016)
(2008)
(2006)
(2005)
(2003)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa