Hemeroteka
GARMENDIA
Haur literatura
Erosi : 13,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-368-4
Urtea: 2006

GARMENDIA ETA FANNYREN SEKRETUA

KIRMEN URIBE URBIETA / MIKEL VALVERDE TEJEDOR
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Garmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia... horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti.



KIRMEN URIBE
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 


MIKEL VALVERDE
Mikel Valverde Gasteizen jaio zen. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Komikiak eta album ilustratuak egin eta ilustratzen ditu. Ilustratzailea eta idazlea da, komikien eta albumen egilea. Idazlea ere bada.


(2017)
(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2011)
(2010)
(2010)
(2009)
(2009)
(2009)
(2006)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa