Hemeroteka
GARMENDIA
Haur literatura
Erosi : 13,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-207-6
Orrialde kopurua: 96
Neurriak: 20X14,5
Urtea: 2004

GARMENDIA ERREGE

KIRMEN URIBE URBIETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
XIX. mendearen bukaeran, Garmendia esaten zioten ondarrutar bat artzain joan zen Ipar Ameriketara. Pistolari fama hartu zuen, nahiz eta inoiz tiro bakar bat bota ez. Eta abentura asko bizi izan zituen. Horietako batzuk kontatu zizkigun aurreneko liburuan (Garmendia eta Zaldun Beltza) Kirmen Uribek Mikel Valverde marrazkilariaren laguntzaz. Bigarren liburu honetan (Garmendia errege) Garmendiak eta bere lagun min Amalio mexikarrak zirku batean lan egin zutenekoa kontatzen zaigu. Buffalo Bill ezagutuko dugu, Sitting Bull indiar ospetsua (Jeronimo) eta garai hartako beste pertsonaia asko ere bai.

Kontua da Garmendia indartsu gisa lan egiteko kontratatu dutela zirkuan eta haren ospea lau haizetara zabalduko dela. Garmendia ospearen lainoak itsutuko du, ordea, eta azkenean Amalioren eta beste adiskideen laguntza beharko du bizitzan pena merezi duten gauzez ohartarazteko.



KIRMEN URIBE
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 


(2010)
(2008)
(2006)
(2006)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2003)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa