Hemeroteka
GARMENDIA
Haur literatura
Erosi : 13,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-069-0
Orrialde kopurua: 96
Neurriak: 20X14,5
Urtea: 2003

GARMENDIA ETA ZALDUN BELTZA

KIRMEN URIBE URBIETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
XIX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian, animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen.


KIRMEN URIBE
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 


(2010)
(2008)
(2006)
(2006)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2003)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa