Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 11,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-841-2
Urtea: 2010

AURPEGIKO UBELDURAK

ANTTON KAZABON AMIGORENA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute  gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek…

Elkarrizketaren teknika erabiliz, kaleidoskopio bat eraiki du egileak, pertsonaien arabera hainbat perspektiba eta ikuspegi eskainiz, eta gertaerei buruzko informazioa ere apurka-apurka emanez, irakurleak amaieran istorio osoa berreraiki dezan, eta bere ondorioak atera.


ANTTON KAZABON
Oiartzunen jaio zen 1954an. Lanbidez irakaslea. Oiartzungo bertso eskolaren sortzaile eta irakasle. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean hiru urtez lanean aritua, "Bertsolaritza Irakaskuntzan" proiektuan. Hainbat ikaslibururen egilea, beste zenbait idazlerekin elkarlanean. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Haur literaturako liburuak idazten ditu, batez ere. Horien artean: Pelu (1997, Elkar); Haize orratza (1997, Elkar); Bazen behin, behin bazen (1998, Elkar); Balantx (1999, Elkar); Kilikolore (2000, Elkar); Emozioen kuliska (2002, Elkar); Kaixo, Kattin! (2003, Elkar; Pirtzina zilborrean (2004, Elkar); Nire ahizpa aluita (2007, Elkar); Atearen atzean (2007, Elkar); Olatuak loretan (2008, Elkar), Aurpegiko ubeldurak (2010, Elkar), Letrak elurretan (2011, Elkar); Parke bakartia (2013, Elkar).


(2017)
(2013)
(2013)
(2011)
(2010)
(2008)
(2007)
(2007)
(2004)
(2003)
(2002)
(2000)
(1999)
(1998)
(1997)
(1997)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa