Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 20,35 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-818-4
Urtea: 2010

MEDUSAREN BURUA

MARILAR ALEIXANDRE / AIORA JAKA (ITZUL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Mozorro-festa baten ondoren, autoz bide bazter urrun batera eraman eta bortxatu egingo dituzte Sofia eta Lupe. Hori ez da izango beren zoritxarren hasiera baizik. Jendearen begiradek ihes egiten dietela ohartuko dira, beraiek balira bezala lotsatu behar dutenak. Minigonaz joan izana aurpegiratuko ote diete? Salaketa bertan behera uzteko eskatu?

Medusaren mito greziarrak kontatzen du nola Medusa, jainko batek bortxatu zuen, eta jainko hura zigortu beharrean, emakumea zigortu zuten, buruko ileen ordez sugeak eramatera. Kondaira horretan oinarrituta, egileak pentsarazi egin nahi dio irakurleari, nolako jokabidea izaten duen gizarteak emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean.

Gai horrekin batera, baina, adoleszenteen bizitzako beste hainbat osagai ditu eleberriak: institutuko saltsak, adiskidetasunaren indarra, literaturaren garrantzia, lehen maitasunaren bilaketa...


MARILAR ALEIXANDRE

Marilar Aleixandre 1947an Madrilen jaio arren, Galizian bizi da eta galizieraz idazten du; Biologian doktorea eta unibertsitateko irakasle izanda ere haur eta gazte literaturako idazle moduan nabarmendu da eta arlo horretako sari ugari irabazi. Euskaraz, besteak beste, Etorkizunik ez eleberria irakur liteke.

  

 



(2010)
(1999)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa