Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 15,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-629-6
Urtea: 2008

ZER DA, BA, MAITASUNA?

MIREN AGUR MEABE / CONCETTA PROBENZA (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana.

Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi pertsona eskatzen ditu maitasunak, bi sentimendu, bi ikuspegi, bat egin dezaketenak... edo ez. Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa.

Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa.

Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia... Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean.

Liburu bereziari itxura berezia ematen asmatu du Concetta Probanzak, diseinu zaindu baten bitartez eta hainbat teknika lantzen dituzten marrazkien laguntzaz.



MIREN AGUR MEABE
Lekeition jaioa 1964ean, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuen, eta Euskal Filologiako lizentziatura. 1990 geroztik argitalpen zuzendaritzan ari da Giltza-Edebé argitaletxean.

Azalaren kodea poemoa liburuarekin Kritika Saria jaso zuen 2001ean, eta Itsaslabarreko etxea gazteentzako nobelarekin Euskadi Saria 2002an. 2007an berriro irabazi zuen sari hau. Iritzi artikuluak idatzi ditu, baita itzulpenak egin ere. 2000. urtean lan berezi bat koordinatu zuen Txalaparta argitaletxearentzat: Gutiziak, non hogei emakume idazleen lanak jasotzen ziren.
 
Bere lanen artean: Joanes eta Bioletaren bihotza (2002, Elkar); Etxe bitan bizi naiz, eta zer? (2003, Elkar); Urtebete itsasargian (2006, Elkar); Zer da, ba, maitasuna (2008, Elkar), Zazpi orduak (2010, Elkar), Bihotzak dun-dun (2015, Elkar). 


(2015)
(2010)
(2008)
(2006)
(2003)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa