Hemeroteka
TAUPADAK
Gazte literatura
Erosi : 15,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-263-2
Urtea: 2005

KIXMI ELURPEAN

ARRATE EGAÑA GIMENEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau, erritmo biziz hainbat abentura azaldu eta hamaika korapilo plazaratzen dituena: droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna, abortua… Hori guztia, urtezahar-gau bakar batean.

Urtezahar-gaua: bere bizitza egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren –berak uste ez bezala– bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.


ARRATE EGAÑA
Errenterian jaio zen 1963an eta Bermeon bizi da 1991 urteaz geroztik. Filologia Hispaniarra ikasi ondoren, zenbait institututan ibili zen irakasle. Gaur egun ISEI-IVEI erakundean lan egiten du. Gaztetatik gustuko izan du idaztea, eta bilduak ditu sari eta argitalpen batzuk. 1988an "Bapore saria" irabazi zuen Printzesa puzkertia narrazioarekin.
 
Bere lanen artean: Benetako pirata (2001, Elkar); Kixmi elurpean (2005, Elkar); Hizkuntza sekretuak (2008, Elkar), Paradisua (2012, Elkar), Familia berria (2012, Elkar).


(2015)
(2013)
(2012)
(2012)
(2008)
(2005)
(2001)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa