Hemeroteka
TXAN MAGOA
Haur literatura
Erosi : 8,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-033-1
Orrialde kopurua: 36
Neurriak: 22,5X22
Urtea: 2003

TXAN MAGOA ZIRI MAGIKOA LAPURTU ZIOTENEKOA

JUAN KRUZ IGERABIDE / JULEN TOKERO (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Txan magoa, bere hitz magikoez gainera, ziri magikoaz ere baliatzen da magia egiteko. Oso ahalmen handia du Txanen ziri magikoak. Behin, izugarria gertatu zen; Txani lapurtu egin zioten bere ziri magiko ahaltsua. Txantxan mago trakets eta gaiztoak lapurtu zion. Txanek ahalegin guztiak egingo ditu ziri magikoa berreskuratzeko. Eta haurren laguntza ere ez zaio faltako. Hona, bada, Txanen bigarren liburua. Irakurtzen duenak Txanen sekreturik handienaren berri izango du.


JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


(2018)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2005)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1995)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa