Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 13,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-825-2
Urtea: 2010

HAMAZAZPIKOTAN

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Haikua Japoniako poesia-molde tradizional bat da, bere trinkotasun eta edertasunagatik mundu osora zabaldu dena (hiru lerro, bost, zazpi eta bost lerrokoak, hurrenez hurren). Euskal poesian ere baditu jarraitzaileak genero berezi honek, eta horietako bat da Karlos Linazasoro: esan liteke hamazazpi silabako poema-modu hori ezin hobeto egokitzen zaiola egileari, bere laburzaletasunagatik, sentipenen esentzia bilatzeko joeragatik, aforismoetan ere erakutsi duen paradoxa eta ustekabeko irudietarako dohainagatik.

Hiru zati ditu Karlos Linazasororen liburu honek, gai banaren inguruan ardaztuak. Lehena eta luzeena (Naturaren oskolean), izadiari dedikaturik dago, kontenplaziozko eta miresmenezko jarrera batekin egina. Bigarrenak (Biok garen maitasuna) amodioa du solasgaitzat, betiko mirakulua berritzen duen aitortza. Hirugarrenean (Denboraren eguraldiak), hainbat gairen inguruko gogoetak topatuko ditugu: bizitza, denbora, heriotza...


KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa