Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 14,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-639-5
Urtea: 2008

HUTSIK

PERU MAGDALENA / PERU MAGDALENA (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Liburu guztiz berezia sortu du Peru Magdalenak, Hutsik izenburupean: poesia-bilduma bat, hainbat marrazkiz hornitua, denak ere egileak berak burutuak.

Olerki-mota berezia dakar Magdalenaren proposamen honek, izenburuarekin lotzen dena: poesia esentziala, oso hitz gutxikoa, ezerezetik hurbil dagoena, Ekialdeko herrialde zenbaitetako kultur emaitzak gogorarazten dizkiguna: Japoniako haiku poesia, Txinako sententzia taoistak, Indiako zen filosofia...

Oteizaren eragina ere aipa liteke baina, erreferentziak erreferentzia, liburu pertsonala egin du Magdalenak, naturatik eta bere baitatik elikatzen dena: naturak poetaren sentiberatasunean utzitako aztarnak izan litezke poemok, edo izadiko elementuek egilearen
sentierarekin bat egitean sortzen diren txinpartak. Hortik liburuko atalak ere: eguzkia, harriak, lorak, lainoak, olatuak, mendiak, haizea...

Joseba Sarrionandiak propio egindako hitzaurrea ere badakar liburuak.


PERU MAGDALENA
Durangon jaio zen 1980an. Diseinu-ingeniaria da ikasketaz, hainbat arte-arlotan ibilia: pinturan, literaturan, musikan, bertsotan... Orain baino lehen Lile ipuin bilduma idatzi zuen Igartza bekari esker, eta haurrentzako album bat ere kaleratu du, Ilania izenekoa. 2008an Hutsik izeneko poesia liburua idatzi zuen, 2013an Egia esan lana.


(2017)
(2016)
(2014)
(2013)
(2012)
(2011)
(2008)
(2006)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa