Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 12,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-565-7
Urtea: 2008

SOUVENIR

CASTILLO SUAREZ GARCIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Estekak
Liburuz liburu, ahots bat lortu du, estilo bat garatu du, nortasun bat eraiki du Castillo Suarezek, euskal poesian berezko lekua eta izaera propioa eman dizkiona. Ibilbide horretan pauso berri bat da Souvenir; progresoan sinetsiz gero aurrerapauso bat dela esan behar genuke, baina beharbada zehatzagoa litzateke pauso bat barrurago egin duela esatea.

Castillo Suarez
en poesiaren betiko bereizgarrietakko batzuk topatuko ditugu hemen: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzea, ez mezu biribilez eta sententzia unibokoz baizik eta esaldi zirikatzailez eta irudi iradokitzailez; hizkuntza aratz eta aldi berean hurbila erabiltzea, poetikotasuna eguneroko hiztegiaren depurazioan bilatuz, eta ez artifizio eta estetizismoetan.

Beste ezaugarri batzuetan, berriz, desberdina iruditu zaigu: ironia, irakurlearekiko konplizitate-keinu eta urruntze-teknika gisa orain arte hain etengabea zena, gutxiago erabili du orain, minaren mugan trufak bere funtzioa, bere ahalmena galdua balu bezala; horrekin batera, irudi luke idazlearen mozorroa erortzen uzten duela tarteka, haren ostean kukutzen den pertsonaren biluztasuna sumatzen uzteko, irakurlearen biluztasunaren ispilu bihurtzen ahal dena.



CASTILLO SUAREZ
Castillo Suarez (Altsasu, 1976) Euskal Filologian lizentziatua da, ogibidez euskarateknikaria eta hainbat  komunikabidetako kolaboratzailea; bere poema-liburuen artean daude: Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar, 2008). Haur literaturako hainbat liburu ere kaleratu ditu: Nobio bat nire amarentzat (2011) eta Krispeta hegalariak (2012).


(2016)
(2012)
(2012)
(2011)
(2008)
(2006)
(2004)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa