Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 11,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-111-6
Orrialde kopurua: 80
Neurriak: 19 X 12
Urtea: 2004

BIZIMINAREN SONETOAK

JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Eleberriekin batera beti tartekatu izan ditu Joan Mari Irigoienek poesia-liburuak, eta hauen artean estilo eta asmo diferentekoak egin ditu gainera: orain bi urte Letra txikiaz bada ere izeneko poema-bilduma atera zuen, injustiziaren aurkako bere protesta ozen aldarrikatzen zuena, idazkera zuzen eta ahots indartsu batez. Orain, aldiz, forma landuagoetara itzuli da, batetik, eta gai pertsonalagoetara, bestetik. Izenburuak berak adierazten digun bezala, sonetoek osatzen dute liburu hau: olerki-molderik klasikoena, klasikorik bada. Errimaren zehatza eta erritmoaren musikalitatea aipa litezke, baina horiek jakineko dohainak dira idazle honengan. Irigoienek, bestalde, Oihenart eta Orixek erabili ohi zuten metrika darabil: 12 silaba lerro bakoitzean, 6+6, tartean etentxoa eginda. Gaietan, berriz, bost parte ditu liburuak, bizitzaren beste hainbat alderdiri eskainiak, zati bakoitzak nolabaiteko batasun tematikoa baitu bere baitan. “Saminarenak” dauzkagun hasteko: bizitzaren zentzuarekin edo zentzurik ezarekin loturiko poemak dira, denbora, heriotza, haraindia… “Maiteminarenak” datoz gero, eta hemen, amodiozko poemez gainera, bategite espiritualagoek ere badute tokia. “Suminarenak” atalean kexua ageri da, 2003an poetaren haserrea piztu duten bidegabekeriak direla-eta: Egunkariaren itxiera eta hango atxilotuei emandako tratua, Irakeko inbasioa, Itoitz herriaren urperatzea. “Amerikako koadernoa” atalak Mexikon egindako egonaldia du oinarri, eta egileak kontinente harekin betidanik izan duen lotura. “Ederminarenak”, azkenik, esperientzia estetikoaren inguruko poemak dira, hainbat arte-motari erreferentzia eginaz: musika, pintura, arkitektura, poesia…


JOAN MARI IRIGOIEN
Altzan 1948an jaiotako idazle honek Ingeniaritza ikasi zuen, baina irakaslea izan da, eta ETBrentzako ehundaka filmeen itzultzailea. Gaztaroan Hego Ameriketara egindako bidaiek eragin handia izan zuten haren bizitzan eta literaturan. Irun Hiria Saria irabazi zuen 1975an Hutsatik esperantzara bere lehen poemategiarekin. Oparoa izan da haur eta gazte literaturan, baina nobelagintza da bere lanaren gailurra: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago lan garrantzitsuak dira, luzeak eta sakonak."Orbetarrak" proiektuko hiru liburuak mamitzen eman zituen hainbat urte: Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu zuen; 2012an, haur literatura Sasiak mendia jan; 2013an, Arma tiro, bammm!; 2014an, Pistolak eta epistolak; eta 2015ean, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014).
 


(2015)
(2014)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2002)
(2000)
(2000)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa