Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 13,55 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-021-8
Orrialde kopurua: 116
Neurriak: 19X12
Urtea: 2003

HARRI TXINTXOLAK

JEAN-LOUIS DAVANT
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Jean-Louis Davant gaurko idazle klasiko bat dela esan liteke, bai adinez, bai egindako lanen kopuruaz. Baina, horrez gain, klasikotasunaren gustu eta usaina dituen lan bat egin du oraingoan, bai formetan, bai edukietan: Harri txintxolak. Formaren aldetik, izan ere, sonetoa da gehien agertzen dena, bestelako metro eta ahapaldiak ere badiren arren, baita bertso librean idatzitako olerkiak ere. Sonetoak egiteko tankeran, berriz, euskal kutsu nabarmena erantsi die bere poema hauei, gure tradizioan ezagunenak ditugun neurriak erabili baititu: 13 silabako lerroak batik bat (7+6), baita 18koak ere (10+8). Horrez gainera, azpimarragarria da olerkien erritmoa ere: batzuetan bizi eta arina, besteetan pausatu eta dotorea, darabilen gaiaren arabera eta hari loturik betiere. Mamiaren eta itxuraren lotura estu hori da, hain zuzen, klasikotasunaren ezaugarri nagusietakoa. Eta edukiari dagokionez ere, betidaniko gaiak hautatu ditu egileak, bere poemak ere betirako geratuko diren esperantzan. Bost ataletan banatuta dago liburua. “Urtaroak” da lehena, eta urteko lau sasoiei poema bana eskaintzen die; “Sorterria” da bigarrena, eta hor Zuberoako lur eta jendeei zuzentzen die kantua, bere hizkuntzan: zubereraz; “Herriminez” dugu hirugarren atalaren izena, eta bertan Euskal Herria bere osotasunean da gaia, aberriarekiko maitasuna, hizkuntzarekiko lotura, historiarekiko kezka… “Biziminez” laugarren partean bizitzarekiko bere pentsaera agertzen digu Davantek, bere sineste sakonenak; “Urteburu, hilmezu” azken atalean, berriz, zendutako idazle eta euskaltzain lagunei eskaini dizkie olerkiak, omenaldi gisako eresi edo elegiak.


JEAN-LOUIS DAVANT
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2013)
(2012)
(2007)
(2004)
(2003)
(2001)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa