Hemeroteka
POESIA
Helduen literatura
Erosi : 22,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-849-2
Orrialde kopurua: 288
Neurriak: 19 x 12
Urtea: 2002

LETRA TXIKIAZ BADA ERE

JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Azken urteak Lur bat haratago eleberri mardula idazten pasa ondoren, poesiara itzuli da Joan Mari Irigoien; hau ez da ohiko poesia ordea, are gutxiago Joan Mari Irigoienek ohi zuena: poesia zuzena idatzi du egileak Letra txikiaz bada ere liburuan, probokatzailea, erraza, tarteka zakarra, dibertigarria, gai sozio-politikoak gordintasun osoan azalduz eta bere iritziak lotsarik gabe agertuz. Gure garaia den bezalakoa delako eta hari ihes egiterik ez delako; idazleak bere barruko ezinegona kanporatu behar baitu erreko ez bada, bere malaletxea adierazi behar baitu irakurleekin zintzoa izango bada. Hortik titulua ere, batere poetikoak ez diren gaiei buruz aritu nahi duelako, letra txikiaz bada ere. Poesia sozial eta aldarrikatzailearen tradizioari heldu dio Irigoienek liburu honetan, Gabriel Arestiren tankeran, Gabriel Celaya edo Blas de Oteroren moduan halaber, herriarentzako poesia eginez, guztientzakoa, guztion kezkak jasotzen dituena, horiei erantzun poetiko eta freskoa emanez, aldi berean pertsonala eta euskaldun gehienen sentierarekin bat egingo duena. Liburuak badu beste bitxikeria bat, izenburuarekin lotzen dena: hitz eta pasarte batzuk letra txikiagoz datoz, hitz zatarrak direlako-edo, ezkorrak direlako, ezegokiak direlako... Baina zatar, ezkor, ezegoki horiexez dago osatua gure bizia, eta horiexekin ere egin liteke literatura. Hona froga.


JOAN MARI IRIGOIEN
Altzan 1948an jaiotako idazle honek Ingeniaritza ikasi zuen, baina irakaslea izan da, eta ETBrentzako ehundaka filmeen itzultzailea. Gaztaroan Hego Ameriketara egindako bidaiek eragin handia izan zuten haren bizitzan eta literaturan. Irun Hiria Saria irabazi zuen 1975an Hutsatik esperantzara bere lehen poemategiarekin. Oparoa izan da haur eta gazte literaturan, baina nobelagintza da bere lanaren gailurra: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago lan garrantzitsuak dira, luzeak eta sakonak."Orbetarrak" proiektuko hiru liburuak mamitzen eman zituen hainbat urte: Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu zuen; 2012an, haur literatura Sasiak mendia jan; 2013an, Arma tiro, bammm!; 2014an, Pistolak eta epistolak; eta 2015ean, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014).
 


(2015)
(2014)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2002)
(2000)
(2000)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa