Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-781-2
Urtea: 2017

GOLDSMITHEN IKASLEA

AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Goldsmithen ikaslea, Joxean Agirre: Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.

 



JOXEAN AGIRRE
Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.


(2018)
(2017)
(2016)
(2013)
(2011)
(2008)
(2003)
(1996)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa