Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 16,95 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-232-9
Urtea: 2014

EZ ZEN DIRUAGATIK

ANA JAKA GARCIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta  etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena.

Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak… horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.



ANA JAKA

Ana Jaka García 1973an jaio zen Andoainen, eta Iruñean bizi da gaur egun. Kazetaritzan lizentziatua, liburuen promozioan lan egiten du. Poesia idatzi izan du, gaztelaniaz gehienbat, hainbat sari irabaziz eta antologiatan parte hartuz. 



(2018)
(2018)
(2017)
(2016)
(2016)
(2014)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa