Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 13,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-067-7
Urtea: 2013

VERSUS

KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala.

Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz.



KARLOS LINAZASORO
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
 
Bere lanen artean: Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar); Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar); Entzungailua (2002, Elkar); Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar); Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar); Etzi (2007, Elkar); Zein beste mundukoa (2008, Elkar), Urperatze handia (2009, Elkar), Hamazazpikotan (2010, Elkar), Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar), Bertan goxo (2012, Elkar), Versus (2013, Elkar), Tripoli doktorea (2013, Elkar), Alferrik ez balitz (2014, Elkar). 


(2016)
(2015)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2006)
(2005)
(2002)
(2000)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa