Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-035-6
Urtea: 2012

EZ NAIZ NI

KARMELE JAIO EIGUREN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.

Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza  harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.



KARMELE JAIO
Karmele Jaio (Gasteiz, 1970). Orain arte bi ipuin-liburuidatzi ditu: Hamabost zauri (2004), Zu bezain ahul (2007), eta beste bi eleberri: Amaren eskuak (2006), Musika airean (2009) eta Ez naiz ni (2012) Hainbat sari irabazi ditu, bere liburuak beste hizkuntza batzuetara itzuli izan dira, eta baita film eta antzerki-lanen oinarri bihurtu ere.


(2015)
(2012)
(2009)
(2007)
(2006)
(2004)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa