Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 16,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-819-1
Urtea: 2010

KATU JENDEA

EIDER RODRIGUEZ MARTIN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea
Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea…
 
Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea… Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.



EIDER RODRIGUEZ
Eider Rodriguez 1977an jaio zen Errenterian. Publizitatean lizentziatua. Editore, kazetari, gidoilari eta irakasle lanetan jarduna. Bi ipuin-liburu kaleratu ditu orain arte: Eta handik gutxira gaur (2004) eta Haragia (2007).


(2010)
(2008)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa