Bilbon jaio zen 1973an.
SPrako tranbia nobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean E
l Pais, El Mundo edo
La Vanguardian. Filme bat ere egin dute bere nobela sarituarekin.
Bere idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira:
SP-rako tranbia (2001, Elkar);
Van't Offen ilea (2003, Elkar);
Vredaman (2005, Elkar);
Matxinsaltoen belarriak (2006, Elkar);
Londres kartoizkoa da (2009, Elkar),
Artzapezpikuaren bisita (Elkar, 2011),
Zizili (Elkar, 2012)