Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-673-9
Urtea: 2009

AULKI-JOKOA

UXUE ALBERDI ESTIBARITZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea

Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.

Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.

Istorio xumeen handitasuna erakusten digu Uxue Alberdik bere lehenengo eleberri honetan. Denbora eta ahots desberdinak abilki nahastuz eta pertsonaien nortasunean sakon barrenduz, bizitza bera bihurtu du kontagai, epika eta lirika guztietatik harago, estiloaren dotorezia eta arintasuna elkartzen dituen esku ziurrari esker.



UXUE ALBERDI

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984). Kazetaritzan lizentziatua da, eta hainbat lanetan aritzen dena: kazetari, itzultzaile, bertsolari eta idazle. Literaturan, Aulki bat elurretan ipuin-bilduma kaleratu zuen 2007an eta Aulki jokoa 2009an; haur literaturan, aldiz, Eta zer? bildumako Ezin dut, eta zer?, Marizikina naiz, eta zer?, Zure denboraren truke eta Pirritx eta Porrotxen abenturak.



(2018)
(2017)
(2017)
(2017)
(2017)
(2017)
(2016)
(2016)
(2016)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2015)
(2014)
(2014)
(2014)
(2014)
(2014)
(2013)
(2013)
(2012)
(2011)
(2009)
(2007)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa