Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 26,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-610-4
Urtea: 2008

BESTEA DA MUNDUA

JOAN MARI IRIGOIEN ARANBERRI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Liburuaren pasartea
  • Estekak
Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.

Pertsonaien xehetasun psikologikoak azken muturreraino zaintzen eta aztertzen dituen nobela idatzi du Joan Mari Irigoienek, prosa jori, zehatz eta aberatsean. Aipaturiko protagonistez gainera, leku nabarmena hartuko dute Nazarioren senideek, bereziki Beñardo bertsolari xelebreak, Reginaren ahizpa Ernestinak, moja izan nahi eta komentuan hainbat istilu izango duenak, edo markesen alaba bikiek: Natalia eta Natividad, biak ere mutil berberaz maiteminduak.

Hona “Orbetarrak” sagaren lehen liburukia, familiaren hastapenak kontatzen dituena, eta beste zenbait istorioren aurrekari izango dena.


JOAN MARI IRIGOIEN
Altzan 1948an jaiotako idazle honek Ingeniaritza ikasi zuen, baina irakaslea izan da, eta ETBrentzako ehundaka filmeen itzultzailea. Gaztaroan Hego Ameriketara egindako bidaiek eragin handia izan zuten haren bizitzan eta literaturan. Irun Hiria Saria irabazi zuen 1975an Hutsatik esperantzara bere lehen poemategiarekin. Oparoa izan da haur eta gazte literaturan, baina nobelagintza da bere lanaren gailurra: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago lan garrantzitsuak dira, luzeak eta sakonak."Orbetarrak" proiektuko hiru liburuak mamitzen eman zituen hainbat urte: Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu zuen; 2012an, haur literatura Sasiak mendia jan; 2013an, Arma tiro, bammm!; 2014an, Pistolak eta epistolak; eta 2015ean, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014).
 


(2015)
(2014)
(2013)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2005)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2002)
(2000)
(2000)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa