Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 13,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-397-4
Urtea: 2006

Bat, bi, Manchester

IRATI JIMENEZ URIARTE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Ezinezko amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria irabazi duen lana. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen kontalaria dugu: homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria; bestetik, Aitor: dena beti erraza izan zaion mutil guapoa, aktorea, heterosexuala.

Halabeharrak elkartu ditu Manchesterren eta elkarrekin bizi dira etxe berean; adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro.

Sentimenduen mosaiko bat fintasunez marrazten asmatu du Irati Jimenezek; maiteminaren anabasa psikologikoa di-da ebakitzen diren esaldietan jasoz, gure garaiaren izaera eten eta nahasia atal labur eta azkarren bidez adieraziz.


IRATI JIMENEZ
Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, 1977). Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta kazetaritzan dihardu. Malcolm X haurrentzako biografia eta Bat, bi, Manchester eleberri laburra plazaratu ditu orain baino lehen.


(2009)
(2006)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa