Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 23,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-192-5
Orrialde kopurua: 284
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2004

LOTSAIZUNA

J. M. COETZEE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Lotsaizuna (Disgrace), bere gai eta pasadizo-ugaritasunaren azpian, giza duintasunari eta haren galerari buruzko eleberria dela esan liteke, milurte aldaketa honetako obra giltzarrietako bat. David Lurie, 52 urteko gizonezkoa, unibertsitateko irakaslea, sexu-afera baten erruz lana galdu eta alaba bizi den etxaldera joango da; naturaren harmonia ez da dirudien bezain lasaia, ordea, mendeetako arrazismoak bere orbainak eta ordainak baititu apartheidaren osteko Hegoafrikan.

Ez da erraza topatzen Coetzee bezain zorrotzik gizarte-talkak gordin eta sakon aztertzen, klixe eta zuzentasun guztietatik urruti: arrazen eta kulturen arteko gatazka ez ezik, sexuen artekoa, belaunaldien artekoa, arrazoimenaren eta pasioaren artekoa… Denetan ere barreneraino sartzen du hatza, fikziozko pertsonaien baitan geure arima taupaka sentiarazteraino.

Erritmoa bikain zaintzen duen prosa zehatz eta doi batez, irakurlearen gogoan luzaroan geratzen diren maisulan horietako bat lortu du J.M. Coetzeek, aspaldi ez bezala mundu osoko kritikaren nahiz publikoaren adostasuna lortu duen Nobel saridunak.


J. M. COETZEE
Bibliografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

 
(2004)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa