Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 25,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-177-2
Orrialde kopurua: 324
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2004

ITXOIDAZU CAFE DE PASSYN

XABIER ETXEBERRIA GARRO / MARTIN ETXEBERRIA GARRO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Itxoidazu Café de Passy-n, Etxeberria anaiek elkarrekin idatzi duten eleberri sendo eta anbiziotsu honek bi kontakizun-hari nahasten ditu, fisikoki Parisen bat egiten dutenak –Café de Passy-n–, denbora diferenteetan gertatu arren, eta espirituz garai eta pertsonak idealizatzeko joeraren kritikak elkartzen dituenak.

Batetik, bi anaia biki Frantzian barrena autoz oporretan: kilometro pila, abenturak, jazarpenak, parrandak, ustekabeak; baita bien arteko haserretze eta adiskidetzeak ere, bakoitzaren poz eta miseriak… Egiazko “road-movie” bat da hau, gure hizkuntzaz gutxitan ikusi bezalakoa.

Bestetik, berriz, hogeita hamabi urte lehenago, apaizgaitegitik aterata Nanterren filosofia ikasten ari den gazte euskalduna: Maiatzeko iraultzaren osteko Paris hura, bere bor-bor intelektual eta kultural guztiarekin, eta aldi berean Burgosko prozesuaren itzala, frankismoaren kontrako klandestinitateko giroa, bere ilusio eta beldurrekin, ekintza txoro eta eztabaida nahasiekin.

Hari biak abilki elkartuta nobela mamitsu bezain atsegina burutu dute Etxeberria anaiek, lekukotasuna eta entretenimendua uztartuz, gogoeta eta argumentu bizia eskutik joan daitezkeela erakutsiz. Irakurleon plazererako.


XABIER ETXEBERRIA
(Zarautz, 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoa da. Xabierrek eleberri bat atera du bakarka: Egun denak ez dira berdin. Bere anaiarekin batera, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café de Passy-n eta Ez dadila eguzkia sartu


MARTIN ETXEBERRIA
(Zarautz 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoak bi anaiak. Martinek hiru poesia liburu kaleratu ditu bakarka: Katiluaren ipurdia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin eta Zakurraren poema eta beste hezurrak. Bi anaien artean, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café Passy-n, eta Ez dadila eguzkia sartu.


(2018)
(2015)
(2011)
(2008)
(2006)
(2006)
(2005)
(2004)
(2002)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa