Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-962-8
Orrialde kopurua: 224
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2003

VAN'T HOFFEN ILEA

UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Liburu batek aldatu egin dezake idazle baten bizitza. Edo sari batek, hobeto esanda. Izan ere, inor gutxik ezagutzen zuen Unai Elorriaga 2001eko udaberrian bere lehen eleberria kaleratu zuenean, orain hain ospetsu bihurtu den SPrako tranbia hain zuzen. Kritika onak jaso zituen, liluratu egin zituen hainbat irakurle, salmentak ere onak izan ziren, euskal merkatuaren neurria kontuan edukita, betiere. 2002ko udazkenean, berriz, Espainiako Narratiba Sari nazionala eman ziotela jakin zenez geroztik, biderkatu egin dira salmentak, jo eta jo dabil bere etxeko telefonoa, alde guztietatik eskatzen dizkiote hitzaldiak eta artikuluak, liburu hura ere hainbat hizkuntzatara itzultzeko bidean da. Panorama ederra, idazteko lasaitasuna eta patxada behar dituen sortzaile batentzat! Eskerrak ordurako amaiturik zuen bere bigarren nobela, idazle gazteentzako Igartza bekaren laguntzarekin idatzia: CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten sariketa honek Elorriagaren proiektua saritu baitzuen 2001ean. Iritsi da eleberri hori plazaratzeko unea, eta zuen aurrean aurkezten da Van’t Hoffen ilea, nobela bitxi, desberdin eta sailkaezina. Matias Malanda, obra honetako protagonista, Ministerioko funtzionarioa da, bere arloan onena nonbait, eta proiektu bat dela-eta iritsi da Idusera, lan hori zertan datzan inork argi ez badaki ere. Etxez etxe ibiliko da bere grabagailua hartuta, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasotzen, ustez, asmo horren atzean beste helburu batzuk gordetzen diren arren. Tipula-azalen antzera, misterio bat ezkutatzen da beste misterio baten azpian, kontakizunak aurrera egin ahala irakurleak argituko dituenak. Bien bitartean, mikroipuin ugari topatuko ditugu, jende bitxiaren biografia moduan: xake-mota arraro batean jokatzearren ondasun guztiak saldu zituzten anaia bien istorioa, presoen agiriak faltsifikatuta garaia baino lehen kaleratzen zituen kartzelako idazkariarena, artazi formako museo bat eraiki zuen arkitektoarena… Bere estilo bereziaz idatzi du Elorriagak bigarren eleberria: gauzak hitz erdika esanez, elipsien bidez sujerituz, testuan eztanda txikiak eta txinparta etengabeak bilatuz. Istorio xelebre guztion atzean, ordea, gizatasunaren taupada beroa nagusitzen da, begi pikaro batekin aldi berean irri eta keinu egiten diguna.


UNAI ELORRIAGA
Bilbon jaio zen 1973an. SPrako tranbia nobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Filme bat ere egin dute bere nobela sarituarekin.

Bere idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001, Elkar); Van't Offen ilea (2003, Elkar); Vredaman (2005, Elkar); Matxinsaltoen belarriak (2006, Elkar); Londres kartoizkoa da (2009, Elkar), Artzapezpikuaren bisita (Elkar, 2011), Zizili (Elkar, 2012)


(2015)
(2015)
(2012)
(2011)
(2009)
(2006)
(2005)
(2003)
(2001)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa