Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-957-4
Orrialde kopurua: 224
Neurriak: 21,5x14
Urtea: 2003

DENBORAREN IZERDIA

XABIER MONTOIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
2002 urtean ipuin-liburu hunkigarri bezain zirraragarria idatzi ostean, zeresana emango duen nobela batekin datorkigu Xabier Montoia: estiloz zorrotza, gaiz polemikoa, edukiz aberatsa. Galdera asko egiten eta eginarazten dizkigu geure buruaz, pertsonalki nahiz kolektiboki. Soziologikoa baino gehiago pertsonaia-eleberria da hau, ordea, irakurleok aldi berean maiteko eta gorrotatuko dugun protagonistaren barne sakon eta konplexuan murgiltzen baikaitu, eta haren eskutik eraman lurreko zerutik infernuetara. Aldeko du haizea Jon Ezenarrok: zinema-produktore arrakastatsua da Madrilen, neska fin batekin ezkontzekotan da, maitale bat du bere grinak asetzeko, aspaldiko militantziak ere eder ematen dio kurrikuluma osatzeko. Esne-mamitako amets hori, ordea, zapuztu egingo zaio bat-batean, esku artean zapartatzen den lehergailuaren antzera. Amari ebakuntza larri bat egin behar diotela-eta, etxera dator Ezenarro. Madrildik Gasteiza bitarteko kilometro laburrek bi mundu bereizten dituzte, aro bi ia-ia, arrapaladan baitatozkio iraganeko mamuak, aspaldian lurperaturik uste zituen zonbiak, urteen herdoila kenduta beren odolezko zorra kobratzera. Soberako hitzik gabe, esaldi bakoitza labanaz ebakita bezala idatzi du Montoiak eleberri izugarri hau, protagonistaren historia pertsonalarekin batera azken hogeita bost urteetako gure historiari errepaso gupidagabea ematen diona, eta bakoitzaren barne ezkutuan gorderik dauden auziez gogoeta eragin: traizioaz eta adiskidetasunaz, garaipenaz eta porrotaz, taldeaz eta norbanakoaz...


XABIER MONTOIA
Gasteizen jaioa, musikoa eta idazlea da. Hertzainak taldea sortuz eta bere lehen poemategia argitaratuz, Anfetamiña. Geroztik bost disko atera ditu Montoiak taldearekin eta lau bakarka, azkena 2002an, Ni ez naiz Xabier Montoia deitua. Literaturan ipuin bildumak eman ditu argitara, nobelak eta poema liburuak. Euskadi Saria lortu zuen 2007an Euskal hiria sutan nobelarekin. Azpimarratzekoa bere poesiarekin osatu zuen bilduma, Bingo (poemak 1981-2000) titulupean.


(2015)
(2010)
(2008)
(2006)
(2003)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa