Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 16,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-290-2
Orrialde kopurua: 148
Neurriak: 21 X 12,5
Urtea: 1998

EZER BAINO LEHEN

ARANTXA ITURBE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Estilo berri bat dakar Arantxa Iturbek: freskoa, bixia, lotsagabea. Bere ipuinak azkarrak dira, arinak, ironikoak; gizon-emakumeen arteko harremanen ikuspegi berezia eskaintzen dute, umoretsua eta aldi berean sakona, eta ahaztu ezina da bertan agertzen diren emakumezkoen antologia: gazte eta zaharrak, alai edo tristeak, kaskarin ala samurrak, baina beti maitagarriak. Ipuinak asmatzeko izugarrizko irudimena erakusten du Iturbek bere lehenengo liburu honetan, eta horrekin batera ahozko euskara bizia; ez ordea Joanesen baserriko iturritik hartua, baizik eta gaurkoa eta kalekoa. Izango du zerikusirik horretan egilearen irratilari-ofizioak, kontakizun hauek irakurtzean sarritan irudituko baitzaizu belarrira hizketan ari zaizula norbait, istorio txiki eta gaxiak kontu-kontari.


ARANTXA ITURBE
Arantxa Iturbe (Alegia, 1964). Kazetaria ikasketaz, irrati-esataria lanbidez. Ezer baino lehen,  Lehenago zen berandu eta Kontu jaten  ipuin-bildumak kaleratu ditu, Ai ama saiakera laburra,  eta hainbat antzerki-lan, Agurtzane Intxaurragarekin lankidetzan.


(2017)
(2005)
(2004)
(2003)
(2001)
(2001)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa