JOXEAN AGIRRE
Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.