Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 10,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-261-9
Orrialde kopurua: 148
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1993

ISPILUAK

MIKEL HERNANDEZ ABAITUA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Badakigu errealitatea, ezer baino lehen, bakoitzak hartaz asmatzen duena dela. Badakigu, beraz, dena dela errealitatea, anitza dela berau, zehazki zer den ere ez dakigun arren. Beharbada hobeto dakigu zer den fantasia. Agian errealitate deitzen dugun hori ez da fantasia mota bat besterik. Liburu honek bi parte ditu, munduaren ispilua eta ispiluaren mundua, baina horrek ez du esan nahi bi lurralde horien arteko muga, ispiluaren kristala alegia, non dagoen ongi dakigunik. Horregatik, atal bateko ipuinen bat kontrako atalean egon zitekeen lasai asko. Ziur aski ez ginateke ados jarriko horretan. Eta oso ondo dago horrela izatea. Badirudi ispiluaren aurrean dagoen errealitatea eta honen errainua gauza bera direla, baina itxura baizik ez da, Lewis Carrollek ongi erakutsi zigun bezala. Hori argi eta garbi gelditzen da sartu eta haren barruan aldentzen hasten garenean. Eta azkenean beti iruditzen zaigu ispilu barrukoa ispilutik kanpo dagoena baino interesgarriagoa dela. Horregatik ez dira sekula paperezko ispiluak desagertuko, apokaliptikoek besterik esan arren.


MIKEL HERNANDEZ
Gasteizen jaio zen 1959an eta Donostian bizi da. Euskal Filologian lizentziatua da eta Bigarren Hezkuntzako Katedratikoa. 1981ean Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen eta horrekin hasi zen bere ibilbidea euskal literaturan.


(2016)
(1995)
(1993)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa