Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 8,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-064-6
Orrialde kopurua: 100
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1991

GIZON BAT BILUTSIK PASILOAN BARRENA

JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Gizon bat biluzik pasilloan barrena, beste ezaugarririk gabe, ia nortasunik ere gabe: horixe da nobela labur intenso honetako abiapuntua. Desagerturiko erakunde bateko ekintzailea dela esaten diote, sarjentu bat hil berri duela. Berak, ordea, ez daki ezer, ez du ezer gogoratzen, arazoak ditu inguruaz ohartzeko ere bere gorreria dela eta. Atxilotua dagoela, istorio kriminalen egarri den zaindariari bere bizitza hasten zaio kontatzen, abenturak asmatzen, irudipenen bidez oroipenak berreskuratzeko, fikzioaren bitartez bere iraganari errealitate bat emateko.


JOXEAN AGIRRE
Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Parisen soziologia ikasi zuen eta Leioan informazio zientziak. Kazetaria da ogibidez: Eginen hasieran eta Gara egunkarian orain, euskal kulturaren segimendu zehatza egiten du, ezin ahantz daitekeelarik Bertsolari aldizkaria, ahozko literaturaren idatzizko euskarri fina. Zeregin horien artean aurkitzen du beta noizean behin literaturazko lanak idazteko ere. Kulturaren zurrunbiloan sarturik egon arren, aparte samar ibili zale dugu Agirre, bere sorkuntzari ere aparteko garrantzirik eman nahi gabe, baina literaturazaleen artean ondo merezitako itzala bereganatu duela esan daiteke.


(2018)
(2017)
(2016)
(2013)
(2011)
(2008)
(2003)
(1996)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa