Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-638-2
Orrialde kopurua: 48
Neurriak: 19 x 15
Urtea: 2000

ONDOJOAN

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Joxe Panpin jostailu-saltzailea da ipuin zoragarri honetako protagonista. Herriz herri eta hiriz hiri ibiltzen da, beti bidaiatzen. Behin etxera zetorrela, autobidearen ertzean, letrero handi bat ikusi zuen, ONDOJOAN jartzen zuena. Herri baten izena zen. Eta pentsatu zuen bere artean: "Herri hauxe ezagutu behar dut". Joxe Panpinek berak kontatzen dizkigu herri hartan ikusitakoak. Merezi du, bai, "On Don Joan" maisua, "On Do Da" alkatea ,"On Do Ezik" medikua eta "On Do Bil" zabor-biltzailea ezagutzea. Egileak pertsonaia berri bat sortu du ipuin honetan: Joxe Panpin, Euskal Herriko haurren artean arrakasta izango duen pertsonaia zalantzarik gabe.


JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


(2018)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2005)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1995)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa